XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1792ko apirilaren 25an, herriaren xahupideetan ikusten dugu Martin Dubois-ri sei libera eman dizkiotela bihiak Donapaleurat eremaiteko egin dituen 3 bidaientzat.

Beste hainbeste Kontzolori, honek ere beste hiru egin baititu.

Biak herri gizonak, bihiz kargaturikako orgen lagun joanak zitezken eta ez bakarrik beren bihiekin.

Sei bidaia, orga andana batekin aldi bakotx, bihi alde pollita heldu da.

Alde horren ideia bat emaiten dauku ere beste lerro honek:

Beren artoaren heren bat eman behar dutenen zerrenda.

Bi izen baizik ez da gero, bainan itxura guzien arabera, bihien heren bat hartu zieten!(Ii. 10).

1792ko txosten baten azpian xuri egon gune batetan badugu izen zerrenda bat: liste des sacs.

46 izen orotara.

Zortziek 2 zaku eman behar zuten, 38ek bedera.

Ogi ala artoz beteak? (I.80b).

Zerrenda horren aintzinetik, 1792ko maiatzaren 22ko biltzarraren txostena.

Ondotik 3garren urteko Eurikorraren 17koa (1795.II.7): ikus daitekeen bezela nahasketa bat bada egunetan, beste toki askotan baden bezela.

Iraultza denboran paperra ere eskastu ote zitzaien eta aintzineko huts guneak bete ote zituzten?

Dena den, ez dezakegu jakin delako zaku errekizizio hori noizkoa zen.

Gauza bera gertatu da 1795ko martxoaren 14an (III haizekor 22).

Garat, Bizkai, Eiheraborda, Irigoin eta Hegiagaraiek eman zuten bihia 600 gizonentzat 591 ogi egiteko, pasaian ziren soldado batzuentzat segurrenik ere. (I.81b)

1795ko lerro horiek, 1793 eta 1792ko beste bi txostenen artean sartuak dira.